Zer dira edukiak?
Kaixo guztioi, duela gutxi curriculum-ari buruz hitz egin dugu klasean eta oso interesgarria iruditu zait. Edukiei buruz informazioa bilatzen hasi naiz eta hona hemen aurkitu dudan guztia. "Post" honetan edukiak zer diren eta zer motatako edukiak dauden azalduko dizuet, eta etorkizun batean eabilgarri izanten bazaizue oso pozik egongo naiz. Edukiak ikasleriaren garapen soziala eta pertsonala sustatzeko informazio, objektu edo instrumentu baliagarriak dira. Horregatik ikasleak jaso behar dituen jakintzak dira. Edukiak LHko OCD-an (Oinarrizko Curriculum Dekretua) eduki multzotan antolatuta daude. Irakaslea egin beharrekoak dira, edukien hautaketa egitea, antolaketa eta sekuentzia gauzatzea, irakaskuntza planifikatzea eta abaluazioa burutzea. Ikasleak jaso behar dituen jakintzak hauek dira: Jakin: Era askotako kultura-ezagutzak datuak, informazioak, kontzeptuak, printzipio teorikoak eta abar finkatuz, interpretazioaren eta estrapolazioaren bidez landuz eta min...