- Zer esaten du Illichek aurrerapen teknologikoen inguruan, hauek maila bat gainditzen dutenean? Zein da honen ondorioa eskolei dagokionez?
Illichek zihoen aurrerapen teknologikoen eta haien benetako ondorioen desadostasunak ez ikusteko zeudela mitoak, hauek errepikatuz estaltzen ziren desadostasun horiek. Eskoletan mito horiek "curriculum oculto"-aren barruan daude murgilduta. Hala nola, eskolan ikasitakoa bakarrik alido duelaren pentsaera edo kontsumismoa.
- Zergatik sustatzen da zenbait teknologien hedakuntza nahiz eta beraien ondorio kaltegarriak nabariak izan? Honen adibideren jarriko zenuke hezkuntzaren arloan?
Produktuaren helburua ez delako guri onuratzea baizik eta probetxuzkoa izatea, kontsumismoa hedatzea Illich-ek dioen rituala ez geldiarazteko. Esaten dutenean onuratzeko dela errealitatean Illich-ek dioen mito-poetikoak erabiltzen dituzte desadostasunak estaltzeko. Adibidez hedatzen ari diren tablet pedagogikoen erabiltze abusiboa, hasieran umeei errazago bihurtzeko eta interesgarriagoa iruditzeko erabiltzen zen, baina gertatu dena da umeek ez dutela jada irakurtzen eta beste motako hezkuntzak (hala nola baliabideen erabilpena) ez zaie hainbeste interesatzen.
- Eskolaren izaera “kontraproduktiboa” ikusita, alegia, hezkuntza instituzioak ez duela ziurtatzen ezagutzaren zabalkuntza ezta berdintasunaren sustapena ere; zein izango litzateke bere benetako zentzua? Zein da honek bidaltzen dituen oinarrizko bi mezu?
Illichen ustez eskolaren zentzua progresuaren erritualarekin igarotzea da, hau da kontsumismoa eta igoera sozialaren ideiak curruculum ezkutuaren bidez transmititzea.
- Zein da eskolaren papera baloreen instituzionalizazioan?
Eskolaren bidez, ikasleek ikusten dute baloreak kuantifikagarriak direla eta neur daitezkeela.
Gainera, eskolak gure gizartea dituen (edo nahi dituen) balore berdinak transmititzen ditu errepikapena lortuz. Horrez gain, eskola konpetibitatearen sortzaile nagusiena da, irakasleak transmititzen duten meritokraziaren ondorioz.
- Eskolaren funtzionamendu sinbolikoa ekonomia garaikidearen isla al da? Zer zentzutan gertatzen ari da hau?
Illichen ustez bai, produktuetako sortze etengabean gauzatzen delako eskola. Horrez gain, modan dagoen gauza erabiltzearen ondorioz besteak baino hobeagoak garela usten dugu eskolak transmititutako igoera sozialaren ondorioz, eta, horrela, ikasle dependienteak sortzen dira.
- Illichen aburuz, zein da kapitalismoaren “mantra” aurrerapenaren harira? Zer da sortzen duena aurrerapenaren ideologiak?
Geure beharrak asetzeko erantzun bakarra da salgaiak kontsumitzea, eta hori, Illichen uztez, kapitalismoaren definizioa da. Kapitalismoak adierazten digu sozialismoa ere desira eta naturaren transformazio sakona bakarrik frustrazio gorakorra eta mugagabea sortzen duela. Eta, erritualizatutako aurrerapena erlazio zuzena dauka desiraren naturaltasunaren aldaketarekin bihurtzen baititu adikzio existentzial batean.
Eta, aurrerapen ideologiaren xedea da ezkutatzea hazkunde kaotiko hau, itxurazko egonkortasun bat emanez.
- Teknologien izaera sakratuaren adierazpen nagusia, Illichek aipatzen duen “teknologien agindua”-n (imperativo tecnologico) izango luke bere oinarri diskurtsiboa. Zertan datza kontzeptu hau? Nola lotuko zenuke gizartearen deseskolaratzearen aldarrikapenarekin?
"Teknologia esan eta gu berretsi" erantzungo nioke honi, izan ere, teknologia adierazten digunari kasu egiten diogi beti arrazoia bazuen bezala, adibidez eguraldiarekin, mugikorra esaten badigo bero egingo duela praka motzak eta kamiseta azkar janzten dugu eta gero izugarrizko zaparrada erortzen da, baina hau gertatu arren, berriro esaten badigu bero egingo duela berdin jorratuko dugu.
Comentarios
Publicar un comentario