Zer dira edukiak?
Kaixo guztioi, duela gutxi curriculum-ari buruz hitz egin dugu klasean eta oso interesgarria iruditu zait. Edukiei buruz informazioa bilatzen hasi naiz eta hona hemen aurkitu dudan guztia. "Post" honetan edukiak zer diren eta zer motatako edukiak dauden azalduko dizuet, eta etorkizun batean eabilgarri izanten bazaizue oso pozik egongo naiz.
Edukiak ikasleriaren garapen soziala eta pertsonala sustatzeko informazio, objektu edo instrumentu baliagarriak dira. Horregatik ikasleak jaso behar dituen jakintzak dira.
Edukiak ikasleriaren garapen soziala eta pertsonala sustatzeko informazio, objektu edo instrumentu baliagarriak dira. Horregatik ikasleak jaso behar dituen jakintzak dira.
Edukiak LHko OCD-an (Oinarrizko Curriculum Dekretua) eduki multzotan antolatuta daude. Irakaslea egin beharrekoak dira, edukien hautaketa egitea, antolaketa eta sekuentzia gauzatzea, irakaskuntza planifikatzea eta abaluazioa burutzea.
Ikasleak jaso behar dituen jakintzak hauek dira:
- Jakin: Era askotako kultura-ezagutzak datuak, informazioak, kontzeptuak, printzipio teorikoak eta abar finkatuz, interpretazioaren eta estrapolazioaren bidez landuz eta mintzaira desberdinen bitartez erreproduzituz, eskuratzeko prozesu bezala ulertutako ikaskuntza da.
- Egiten jakin: Teknikak, prozedurak eta jarduteko irizpideak erabiliz gauzatzera bideratutako ikaskuntza da.
- Izaten jakin: Giza jardunaren esparruarekin erlazionatutako gaitasun psikosozialak eta pertsonalak garatzera zuzendutako ikaskuntza da-
Hiru eduki mota daude, kontzeptuzkoak, prozedurazkoa eta jarrerazkoa. Kontzeptuzkoak objektu, gertaera edo egoera batean ematen diren aldaketak beste objektu, gertaera edo egoera batean ematen direnekin erlazionatzen dituzten enuntziatuak dira. Hauekin “jakiteari” buruzko informazioa ematen da.
Prozedurazko edukiak, arazo bati erantzuna emateko edo jomuga bat lortzeko ekintza multzoari egiten dio erreferentzia. Honek “egiten-jakin” jakintzari egiten dio erreferentzia. Bukatzeko jarrerazko edukiak dauzkagu, hauek pertsonen portaera edozein une eta egoeratan zuzendu eta erregulatzen duen arauzko printzipio bat da, elkartasuna, bizitza errespetatzea etab.
Eta hau izan da guztia, ezkerrik asko guztioi irakurtzeagatik. Ondoizan <3
Eta hau izan da guztia, ezkerrik asko guztioi irakurtzeagatik. Ondoizan <3
Comentarios
Publicar un comentario