PAIDEIA eskola librea

Kaixo guztioi, emen gaude berriz, Didaktikum blogaren post berrian, espero zuen gustokoa izatea, niretzat oso gai interesgarria landuko dugu. <3



PAIDEIA bilaketarekin bat datozen irudiak Gorputzaren inguruko tailerrari bukaera emateko gure irakasleak PAIDEIA eskola librearen inguruko bideo batzuk ipini dizkigu, hauek ikusi eta gero guk horren inguruko iritzia sortzeko.
Eskola batean pentsatzen dugun bakoitzean burura etortzen zaigu eredu finko bat, non gorputz estatikoak daude haien pupitreetan eserita, isiltasunez eta irakaslearen nagusitasuna nabarmentzen da, baina ez da beti berdin.
Badaude zenbait eredu eta mugimendu idei hauen kontra doatenak, berritzaileak sustatuz eta anti-autoritarismoa defendatuz.



Eskola anarkistei buruz ari naiz hitz egiten, eskola libreak. Pentsatzen duzun baino eskola gehiago egiten dute apostu sistema honetan, ikasketa ezanguratsua landu dadin.
PAIDEIA eskola librea sortu da. Honek gestio-autonomia dauka, eta hortza ez ditu irakasteko forma tradizionalak erabiltzen, solidaritatea eta umeen askatasuna sustatuz.
Eskola honetan ez dago adin banaketa, hau esan nahi du adin desberdineko umeak daudela klase berberan. Eskola honen ezaugarrien artean niretzat aipagarriena eta interesgarriena da meritokrazia guztiz indargabetuta dagoela. Haien ustez lehiakortasuna sustatzen zuen eta hau kaltegarria zela, beraz umeek bata besteari laguntzen diote, berdin du jarduera, guztiok ikasten baitute eta elkarlana bultzen duelako.
Eskola eredu honetan, aipatu dudan bezala ikasleak askatasunarekin jokatzen dute, eskola anarkista baita. Umeek haien ikaskuntza aukeratu egiten dute eta asamblearen ikasle guztiei ikaskuntza berdintsua eta kritkoa ematea lortzen da. Esan beharra dago ere ez daudela azterketak eskola honetan.
Aipatzeko da baita ere, eskola honetan irakasleak gidariak direla, botere  autoritariorik gabekoak. Gainera ikasleak haien arazoak asamblada orokorretan konpontzen dituzte, esan moduan, irakasleaz gidatua.

Erlazionatutako irudia

Bideoak ikusi eta klaseko batzuekin komentatu eta gero, oso eskola desberdina iruditzen zait guk ohituta gaudenarekin alderatuz, baina brutala.
Eskola honetan ez dago ez sari ez zigorrik eta hau umeak euren kabuz bere burua kudeatzen ikastea lortzen du. Lehiakortasuna baztertzen du eta era honetan , ez daude azterketarik ez titulurik eta hau arazoa baino, umeen askatasuna lantzen duela dirudi.

Ezin hobea iruditzen zait, baina arazo bat ikusten diot, guk bizi garen munduan, sozietatea nola agoen ikusita hau utopikoa da. Ikastetxetik atera eta gero, mundu "errealara" joaten direnean, ikusiko dute mundua meritokraziaz mugitzen dela, lehiakortasuna dagoela izkin bakoitzean eta guztia ebaluatzen dela.

Eta hau izan da gaurko post-a, ezkerrik asko irakurtzeagatik.





Comentarios

Entradas populares de este blog

Zer dira edukiak?

Ikaskuntza kooperatiboa