Amaraberri

Aurreko sarreran azaldu genuen ikaskuntza metodologia ezberdinaren ildotik, klasean  beste ikastola berritzaile bat azaldu zaigu. Kasu honetan, eskola publiko bat izan da. Askotan, curriculum-a moldatzeko autonomia hori pribatuena uste dugun arren, Amara Berri eskola publikoan hori horrela ez dela frogatu digute.

amaraberri bilaketarekin bat datozen irudiak
Amara Berri, Donostiako Amara auzoan kokatuta dagoen eskola publikoa da. Urte luzeetan zehar, sistema tradizionala birmoldatzeko ahaleginak egin dituzte, eta emaitza paregabea lortu dute.

Ikasleak, garapen mailaka daude klasean, hau da: jaiotako urtearen zenbakia kontutan hartu ordean, garapen zikloka multzokatzen dira. Beraz, bi urte desberdinetako umeak elkartzen dira ikasgela berdinean; eta berdinen arteko ikaskuntza sustatzen saiatzen dira. Honek esan nahi du, txikitxo batek helduagoa den ikaskide bati eskatu ahal diola laguntza. Modu honetan, txikiak ulertu eta ikasi, eta helduak birpasatu eta barneratu egiten du. Esan daiteke, ikasleak aktibo mantentzen direla euren buruen ikaskuntzan.

Gainera, ikasgelen antolakuntza ez da batere tradizionala. Tailerrak daude ikasgelan zehar, gai ezberdinak lantzeko. Adibide bezala, txikienentzat supermerkatu txokoa dago, diruarekin gehiketa eta kenketak egiten hasteko. Edukiak egoera errealetan irakasten saiatzen dira, ikaskuntza esanguratsoago eta motibanteago bat lortzeko. Honetaz gain, ez dago azterketarik. Ebaluazio sistema alternatibo bat erabiltzen dute, non proiektuak eta jendaurreko aurkezpenak diren jabe.

Bukatzeko, eskola honetan aurrera eramaten den ideia zoragarri bat aipatu nahiko nuke. Egunkari, irrati eta telebista tailerrak sortzen dituzte ikasleek. Haiek bakarrikk, irakaslearen laguntzarekin behar izatekotan, egunkari, irrati saioa edo telebista saioa grabatu, idatzi, editatu eta argitaratzen dute. Lehen aipatu bezala, hau bizitza errealeko kontua da eta nire ustez, ikasleei benetan baliagarri sentiarazten die.

Izugarri gustatu zait ikastola proiektu hau, eta benetan espero dut etorkizunean horrelako toki batean irakastea!

Comentarios

Entradas populares de este blog

Zer dira edukiak?

Ikaskuntza kooperatiboa

PAIDEIA eskola librea