Curriculum motak

Denok dakigunez, hezkuntza arloan curriculum-ak ikaskuntza plan edo proiektuari egiten dio erreferentzia. Klasean curriculum mota ezberdinak landu ditugu. Hauek lantzeko, hainbat testu irakurri ditugu eta aurretik genekizkien hainbat kontzeptu argitu ditugu ere. Sarrera honetan curriculumekin zeregina duten hainbat hitz azaltzen saiatuko naiz.

Hasteko, galdera oso orokor bat  argitu nahiko nuke, zer da curriculuma? Klasean esan dugun bezala, curriculuma, pertsona batek ikasten duen guztia da. Baina definizio hau oso orokorra da, horregatik hiru curriculum-a mota ezberdinetan sailkatzen da:

Curriculum formala: Ikasgelan derrigorrez eman behar den informazio kopurua da. Ikasle guztiei era berdinean ematen zaio eta esplizituki ematen da. Praktikan jarri beharreko gaiak aurkezten ditu egitura akademiko, administratibo, legal eta ekonomiko baten bitartez.

Curriculum erreala: Curriculum erreala, curriculum formala praktikan jartzen duena da. Esperientzian oinarrituta dago.

Curriculum ezkutua: curriculum formala ez den guztia, haren kontrakoa da. Nahi gabe transmititzen ditugun balioak adibidez, curriculum ezkutuaren taldeakoak dira. Honek prozesu pedagokioekin paralelo doa, baina antolakuntzatik eta arauetatik at geratzen da. Curricuum ezkutua inplizituki transmititzen ditu ezagutzak (politikoak,ekonomikoak, kulturalak, sozialak, edo ideologikoak) 


Comentarios

Entradas populares de este blog

Zer dira edukiak?

Ikaskuntza kooperatiboa

PAIDEIA eskola librea