Gorputzak
Irakasleak eskatu zigun argazki batzuk ateratzea ikusteko gorputzen jarrera instituzio barruan eta kanpoan, hamarna argazki atera genituen leku bakoitzean baina bakarrik batzuk jarriko ditut. Hemen usten dizuet emaitza:
Gorputzak instituzio barruan
Argazkietan islatzen da gure gorputzak duten jarreara instituzioa barruan gaudenean.
Hemen ikusten da nola gorputzak ez direla beti hartzen bakarka, baizik eta guztiok osatutako gorputz handi bat bezala. Ikasle guztiok antzeko gorputz jarrerarekin, aurrera begira, eserita, orri batzuk haien mahaietan eta zerbait idazteko.
Monotonia, homogenizazioa...
Talde lanetan gabiltzanean gure jarrera korporala
aldatzen da. Ez gaude aurrera begira, taldearen
kide guztiak ondo ikus ahal izateko mugitzen
ditugu mahaiak, ahulkiak, materiala eta nola ez, gure gorputza.
Gorputzak instituzio kanpoan
Kanpoan egiten ohi diren gauzak instituzio barruan
ezin ditugu egin. Kanpoan ere ikasi ahal dugu, gauzak
ondo egiten, gauzak gaizki egiten edota besteen akatsetatik
ikasiz, ez da bakarrik ikasten instituzio barruan.
Egon ahal gara kafe bat hartzen lagun batekin, erlaxatuak, barrezka, edo atera ahal gara kalera eta taldearekin egon, ondo pasatzen, guztiak gorputz jarrera berdinarekin egotea beharrezkoa izan ezik, bakoitza bera nahi duen moduan egonez.
Comentarios
Publicar un comentario