Kasuetan oinarritutako metodologia
Kaixo guztioi berriro! Metodologiaen dinamikan sarturik gaur kasuetan oinarritutako metodologia aurkeztuko dizuet! Aurretik azaldutakoekin alderatuz askoz gutxiago aurki dezakegu planteamendu hau ikastetxeetan. Kasuetan oinarritutako metodologia, hitz gutxitan, ikasleei egunerokotasuneko arazo, kasu edo egoerak luzatzean datza; haiek egoera horiei aurre egiten ikasi dadin. Honi esker, konponbideak bilatzearen ahalmena garatzen da eta ikasleak aktibo mantentzen ditu ikaskuntzan. Egoera hauek egokiak izateko, hainbat baldintza bete behar dira: erreala izan behar da, eta gai deigarri bat ikutu behar du umea interesatu dadin. Gainera, kasua mota desberdinetakoak izan daitezke: Baloreetan oinarritutako egoera Istiluetan oinarritutako egoera Simulaketan oinarritutako egoerak Kasua analizatu, metodo analisi bat aukeratu eta konponbide eta alternatibak bilatu eta gero; metodologia honek ebaluazio bat eskatzen du, non: ekintza identifikatuko da, arazoa identifikatuko da eta arazoa ebatz...