Kartografia

Kaixo guztioi, gaur hitz egin nahi dizuet gure kartografiari buruz. 
Beste egunean gure irakasleak proposatu zigun artografiak egitea, eta hauek islatu behar zuten zer nolako pertsonak sortzen zituen hezkuntza. 
Hona hemen "El Corner" taldea egindako kartografia, espero zuen gustokoa izatea.



Gure iritziz honelakoak dira eskolak sortzen dituen izakiak. Zuhaitz baten moduan ikusten dugu gure gorputzak, izan ere, pertsonalitate zein idei eta jarrera ezberdin ditugu, eta adarren metafora erabili dugu hau islatzeko. Hau ikus dezakegu zuhaitzaren aurpegian  baita, begi, sudur eta aho ugari ditu gure ugaritasuna simbolizatzeko, eta edonor izan dezakeela demostratzeko, horrez gain, eskola etapa normatibo bat dela esan nahi dugu, hau da, gehienek pasatzen garela eskolatik.
Gainera beti gorantz hazten gara, esperientziak barneratzen eta hauen bidez adar batzuk beste batzuk baino gehiago hazten dira.
Ikusten da nola gure ureztatzaile pertsonalak garen: telebistaren bidez, aldizkarien bidez, musikaren bidez… Baina esperientzia guztiek ez dira positiboak eta batzuetan nahi ez ditugun adarrak sortzen gaitu (konpetibitatea adibidez).

Dena den, gure zuhaitza marradun kamiseta bat janzten du, honetan kartzelaren antza eman nahi izan dugu, azken finean eskolan: atseden mugatuak, arau zorrotzak, eserleku txiki eta deserosoak, harrapatuta edo kartzelatuta egotearen sentimendua… ageri dira.
Gainera oso zenbaki altu bat ageria da kamisetan, horrekin islatu nahi dugu eskolak duen errepikapenaren sistema, nola homogenizatzen gaituen errepikazioaren bidez. Honekin gure Salaketa Illichianoa egin nahi izan dugu, izan ere, eskola herraminta bat zen gure barruko izakia ateratzeko edo gure potentziala lantzeko baina robot batzuen izaera baino ez digu ematen..

Nola lortzen du eskolak gure homogenizazioa? Ba interesatzen ez dion adarrak mozten. Azken finean eskola ere eraginak pairatzen ditu enpresa handiengandik nahiz gizartearengandik, hauek presionatzen dutelako gobernuan beraiek nahi dituzten baloreak sustatzeko.

Hau guztia bakarrik da gureiritzia eta gure pentsatzeko forma, eta nola ikusten dugun hezkuntzaren papera gizakiongan. Esan beharra dago oso lan interesgarria iruditu zaigula, ez baitugu egin 15 orrioko lan bat, baizik eta lan alternativo bat, non gure irudimena aske utzi dugu.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Zer dira edukiak?

Ikaskuntza kooperatiboa

PAIDEIA eskola librea