Kasuetan oinarritutako metodologia

Kaixo guztioi berriro!
Metodologiaen dinamikan sarturik gaur kasuetan oinarritutako metodologia aurkeztuko dizuet! Aurretik azaldutakoekin alderatuz askoz gutxiago aurki dezakegu planteamendu hau ikastetxeetan.

Kasuetan oinarritutako metodologia, hitz gutxitan, ikasleei egunerokotasuneko arazo, kasu edo egoerak luzatzean datza; haiek egoera horiei aurre egiten ikasi dadin. Honi esker, konponbideak bilatzearen ahalmena garatzen da eta ikasleak aktibo mantentzen ditu ikaskuntzan. Egoera hauek egokiak izateko, hainbat baldintza bete behar dira: erreala izan behar da, eta gai deigarri bat ikutu behar du umea interesatu dadin. Gainera, kasua mota desberdinetakoak izan daitezke:

Baloreetan oinarritutako egoera
Istiluetan oinarritutako egoera
Simulaketan oinarritutako egoerak
Kasua analizatu, metodo analisi bat aukeratu eta konponbide eta alternatibak bilatu eta gero; metodologia honek ebaluazio bat eskatzen du, non: ekintza identifikatuko da, arazoa identifikatuko da eta arazoa ebatziko da.

Irakaslearen galtzetan jarriz, esan beharra dago komunikazio eta sormen gaitasuna izan behar dituela metodologia hau aurrera eramateko. Gainera, ikasketa globalaren garrantzia kontutan izan beharko du eta taldeak aurrera eramateko abilezia aurkeztu beharko du.

Hau izan da guztia, hurrengo "post"-a arte!

Comentarios

Entradas populares de este blog

Zer dira edukiak?

Ikaskuntza kooperatiboa

PAIDEIA eskola librea