"Examined life" dokumentala

Gaurko klasean, "Examined life dokumentala"ikusi dugu. Dokumental honetan Judith Butler  (filosofo postestrukturalista, bereziki generoari, etikari eta politikari buruzko ikerketak eta hausnarketak egin dituena) eta Sunaura Taylor (margolari eta ezintasunaren eta  animalien eskubideen aktibista) ibiltzen dute San Francisco-ko kaleetatik elkarrizkera informal bat eskainiz.

Aingeruk gaurkoan, proposatu digu galdera batzuei erantzutea, gero hausnarketa azken batera heltzeko.


1. Zer esan nahi du Sunaura Taylorentzat elkarrekin ibiltzea?
Taylorrentzat elkarrekin ibiltzea  pertsona kopuru bat  leku batetik bestera joatea da. Honekin Sunaura esan nahi du guztiok egin ahal dugun ekintza dela.

2. Bideoan zehar bi kontzeptu erabiltzen dira: IMPAIRMENT eta DISABILITY, zer esanahi du bakoitzak berarentzat?

Impairment: gaixotasun bat eta gero geratzen diren ondorio fisikoak.
Disability: "Impartment"-ak ez ditugunok jartzen diogun inpedimenduak "gure" sozietatean sartzeko gai izateko.
3. Nola kontzeptualizatzen du Sunaurak zaintzaren papera gizartean?
Saunarak esaten du, guztiok behar dugula norbait zaintzea gure bizitzan zehar, batzuetan gehiego batzuetan gutziago, baina denok behar dugu neurri batean. Baina lagutza izateaz gain denok independienteak sentitu behar garela bakoitzak bere mugak ezagutuz.

4. Nola egiten dute bat generoa eta “desgaitasuna” Butleren iritziz?
Judith Butlerrek esaten du, generoa eta desgaitasuna bat egiten dute, biak adierazten digutelako gorputzak egin ahal duena.

Bideo hau ikusi eta gero "desgaitasunari" buruz asko ikasi dut. Gai honi buruz ez nekien asko, gure sozietatean gai tabú bat bezala ikusten delako. Gainera, gure gizartea nire ustez oso indibidualista da eta ikasi behar dugu besteengan ere. Aho bete hortzekin utzi nauena izan da Sunaurak duen bizi ikuspegia, desgaitasuna alde batera usten du bizitza modu positibo eta baketsu batean bizitzeko.

Hemen usten dizuet bideoa ikusteko nahia baldin baduzue:


Comentarios

Entradas populares de este blog

Zer dira edukiak?

Ikaskuntza kooperatiboa

PAIDEIA eskola librea