Konpetentziak (Sacristan eta Moya)

Azkenengo klasean konpetentzien inguruan aritu ginen. Horretarako bi ikuspuntu desberdin entzun genituen: Jose Moya eta Jose Sakristanenak.



Hasiera batean, ez dira ados agertu, bada bakoitzak onura edo kalte gehiago ikusten baititu konpetentzia delako hauetan. Esate baterako, Sakristanek dio moda bihurtu direla, eta oso azkar egin dutela. Konpetentzien boom honekin hezkuntzaren pertzepzioa aldatu da, eta haien kontrola eta efikazia bilatu beharko genuke orain. Dena den, memorian oinarritutako memoria eta ikasketa mekanikoa baztertzeko paregabeak direla dio berak ere, edukien eta ikasleen arteko esanahi zubi bat sortzen duelako. Moya, aldera, konpetentzien guztiz aldekoa da. Egoera zehatz batzuetan baliabideak aprobetxatzearen ezagutza ematen digute; baina hala ere ez dute haiek isolatuta hezkuntza behar guztiak betetzen, edukien multzo bat direla dio Moya-k.

Orain bai, bi gizon hauek bi ideietan ados agertu ziren. Lehenengoa, konpetentziek curriculum erreala hobetu ahal dutela dira. Kontutan hartu behar da, irakasleak irakasteko metodo edo estrategia egokia aukeratu behar duela; bakarrik horrela hobetuko baita curriculum erreala. Bigarrenik, konpetentziak etengabeko ikasketa bat direla diote. Ez ditugu klasean barneratzen soilik, kalean, etxean, oporretan, edo hockey klaseetan konpetentzia mordoa eskuratzen ditugu ere.



  • Zein da Sacristanen iritzia konpetentzien inguruan?

Arriskutsuak dirala dio, izan ere, oso azkar zabaldu dira eta hezkuntzaren ikuskera aldatu ahal dute erabilgarritasunaren bilaketa dela eta.
Baina hasieran kontra dagoela badirudi ere, konpetentzien teoriaren aldekoa da, onura ugari ekar dezaketeela diolako.


  • Zer da Jose Moyaren iritziz konpetentzia bat?

Konpetentzia bat da banakako bat daukan informazioaren erabilen egoki bat Moyaren ikuspegitik.


  • Moya eta Sacristanen iritziz konpetentzia bat eskolan bakarrik eskuratu daiteke?

Ez, haien ustez formakuntza momentu orotan gertatzen da.


  • Moyaren iritziz curriculum erreala hobetu dezakete konpetentziek?

Irakaslearen araberakoa dela esaten du, ondo aukeratzen badu estrategia didaktikoa, curriculum erreala hobetuko du.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Zer dira edukiak?

Ikaskuntza kooperatiboa

PAIDEIA eskola librea