Ebaluazioa
Ikasgeletan gaiak bukatzean ebaluatzen den bezala, kurtsoa amaitzear dagoenez ebaluazioa landu dugu didaktika orokorreko klasean. Horretarako, Buenas Prácticas Docentes liburutik bi kapitulu irakurri genituen.
Irakurritakotik aipagarriena kalifikatzearen eta ebaluatzearen arteko ezberdintasuna da. Ebaluatzea, ikaslearen gabeziak aurkitu eta ahultasun horiek konpontzea da. Ikasleei feedback eta laguntza bat eskaintzea da eta modu kualitatiboan egin beharko da. Bestalde, kalifikazioa lan bati nota bat ezartzea da, kuantitatiboa, bai zenbakizkoa bai nominala. Kontrakoa uste den arren, ez dute zertan elkarrekin joan behar: ebaluatzean ez da beharrezkoa kalifikazio bat eta kalifikatzerako orduan ez da umearen garapena eta hobekuntza ziurtatzen.
Nabarmendu beharko dira ere ebaluazio motak:
Liburuan ebaluatzeko modu tradizionalak baztertzeko adierazten den bezala, ebaluazio formatiboa eta partekatua aurrera eramatea proposatzen du.
Ebaluazio motak jakinda, nola burutu? Eskalen eta errubriken bitartez da erantzuna. Eskala eta errubriketan, maila ezberdinak zehazten eta deskribatzen dira modu zehatzean, ikaslea horietako batean kokatzeko. Esakala mota ezberdinak daude baita ere: puntuazio errubrikak, taldekako ebaluazio fitxa, banakakoa, eskala grafikoa...
Aingeruk hainbat adibide erakutsi dizkigu, eta benetan erabilgarriak izango zaizkigula uste dut.

- Ebaluazio formatiboa: helburua prozesu guztiak hobetzea da, eta 3 funtzio ditu: ikasleek gehiago ikastea, irakasleek praktikak hobetzea eta kurtsoan aurrera eramaten diren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak unean hobetzea.
- Ikasketarako ebaluazioa: ikasketa prosezua hobetzeko, eta ez du kalifikaziorik eskatzen.
- Ikasketetan oinarritutako ebaluazioa: ikasleen parte hartzea aktiboa bultzatzen du, ebaluazio prosezua hartzen duelako aintzat eta egoera errealekin lotuta dago.
- Formakuntza ebaluazioa: ikaslea bere ikasketaren jarraipena egitea bilatzen da, ikasten jarraitzeko; gaitasun metakognitiboak garatuz.
- Ebaluazio autentikoa: ebaluatzeko diren ekintzak testuinguru erreal batean eman beharko dira, ikaslearen hurbileko errealitate batean.
- Ebaluazio alternatiboa: metodologia tradizionala baino harago heltzen saiatzen diren teknika eta metodoak dira.
- Ebaluazio partekatua: ikasleek parte hartzen dute ebaluazioan, koebaluazioaren bidez eta autoebaluazioaren bidez; ikasleen artean ebaluatzen eta bakoitzak bere burua ebaluatzen, urrenez urren.
Liburuan ebaluatzeko modu tradizionalak baztertzeko adierazten den bezala, ebaluazio formatiboa eta partekatua aurrera eramatea proposatzen du.
Ebaluazio motak jakinda, nola burutu? Eskalen eta errubriken bitartez da erantzuna. Eskala eta errubriketan, maila ezberdinak zehazten eta deskribatzen dira modu zehatzean, ikaslea horietako batean kokatzeko. Esakala mota ezberdinak daude baita ere: puntuazio errubrikak, taldekako ebaluazio fitxa, banakakoa, eskala grafikoa...
Aingeruk hainbat adibide erakutsi dizkigu, eta benetan erabilgarriak izango zaizkigula uste dut.
Comentarios
Publicar un comentario