Performance "La critica de las herramientas"


Pasaden egunean nire taldearekin egin nuen Ivan Illichen "la crítica de las herramientas" kapituluaren performance bat.

illich bilaketarekin bat datozen irudiakGure performance-a azaldu baino lehen Illich nor den jakiteko, bere bizitzako datu batzuk utziko dizkizuet. Ivan Illich filisofo eta apaiz kritikoa izan zen, Mendebalde kulture moderno erakundeekiko kritikoa. Hezkuntzaren, medikuntzaren, garraioaren eta ekonomia garapenaren arloetako bere garaiko jardunbideei buruz jardun zuen.


Illich-ek gehien erabiltzen duen terminoa kaitulu honetan "kontraproduzentzia" da, hau da, zerbait egitea edo erostea onuratuko digula pentsatuz eta  kontrako efektua egiten bukatzen du, guri kaltetuz.

Adibidez, diru gehiago ematen digun lapostu batera aldatzea pentsatuz gure ekonomia hobetuko duela, baina kotxea hartu behar dugu hara joateko, orduan gasolina ordaindu ostean, diru gutxiagorekin bukatzen dugula ikusten dugu.

Kontzeptu hau, interpretatzeko pentsatu genuen dure eskola sistema modu metaforiko batean kritikatzea idei ona zela.
dibujo de un arbol en su entorno bilaketarekin bat datozen irudiak
Orduan performance-a hasi genuen Izakun Jon Ander eta nik arbelean marrazten paisai polit bat zuhaitz baten inguruan. Joshuak performance-a hastean, eserita zegoen lurrera begira eta interes gutxi jartzen arbelari. Paisaia konplexuago eta politago marrazten genuen bitartean Joshua altxatu zen bere eserlekutik eta interes gehiago jartzen progresiboki. Marrazki guztia bukatzean, Joshuak interes handiena erakutsi zuenean, hasi ginen ezabatzen bakarrik zuhaitzaren frakzio bat ezabatu gabe utziz eta honi lotuta etiqueta bat prezioarekin. Joshuak hau ikustean berriro bueltazten da aulkira interesa jarri gabe.

Performance-arekin batera amelie pelikularen abesti bat jarri genuen.

niño aburrido en clase bilaketarekin bat datozen irudiakMetafora onekin azaldu nahi genuen irakasgai kritikoen ezabaztearen "kontraproduzentzia", nola bukatzen duten umearen interesarekin dirua lortzeko umea horrela zoriontsuago izango delako, baina bakarrik lortzen dute ume desinteresatu bat.

Gaur egungo hezkuntza, bideratuta dagoelako kapitalismora eta ez umeei interesa pizten dien gauzei.

Joshuak performance honetan umearen paperean (eskolan) sartu zen, ikusten da nola hainbat gauza interesatzen zaiela umeei, baina kapitalismorako hezkuntza da gaur egun ematen den bakarra.

"Basta con un poco de escolarización para enseñar a los escolarizados la superioridad de los más escolarizados".

Egun horretan, "goizekoak" taldea egin zuten beraien performance-a ere, termino bera adierazteko, korridorea erabili zuten, baina honetan soga batzuk zeuden eta jarri ziguten kolore eta forma desberdineko gometsak. Gometsa-ren arabera, soga batean edo bestean geratzen ziren, batzuk lehenengoan, besteak erdikoetan...
Dinamika egin eta gero, azaldu zuten gometsak zirela kultura eta botere ekonomiko desberdinak, eta orduan horien arabera hezkuntza maila batean edo bestean geratzen garela islatu nahi izan zuten.


Comentarios

Entradas populares de este blog

Zer dira edukiak?

Ikaskuntza kooperatiboa

PAIDEIA eskola librea