1. Kapitulua "La critica de las herramientas"

Kaixo guztioi!

Klasean hainbat egun eman ditugu Ivan Illich-en inguruko testu eta aurkezpen desberdinak ikusten eta gure irakasleak proposatu digu taldekoa hainbat galdera erantzuteko; hona hemen egindako galderak eta gure erantzunak:

  • Zer zentzu ematen dio Illich-ek “erreminta” kontzeptuari? Zein da “erreminten” helburua? Egungo eskola “erreminta” bat seinalatuko zenuke? Zein da bere helburua?

Illichek erreminta kontzeptua erabiltzen duenean, erreferentzu¡ia egiten dio, xede bat duen edozein gailu bati edota helburu bat lortzeko eratuta izan den gailua ere.
Berarentzat erremintak gizakien baliabideak dira: objektu fisikoak, mekanismo abstraktuak eta konponketa instituzionalak. Erreminta horiek zerbait egiteko eginda daude eta horretarako teknikak erabiltzen dituzte. Erreminta hauen helburua, haien xedea betetzea da.
 Beraz, eskola erreminta bat izan daiteke, honen xede nagusia irakastea da printzipioz baina horren ordez homogenizatzen eta interesa kentzen duen instituzioa bihurtu da.

  • Produkzio eredu industrialean kontsumitzen dugun “merkantzia” (bai ondasun bezala ulertuta, bai zerbitzu abstraktu bezala) gure kabuz burutu dezakegun zedozer ordezkatzeko tendentzia dauka. Honela, kontsumitutako “merkantzia” hori nahi gabe oztopo bat bihurtzen da gure hasierako beharra asetzeko. Hau irudikatzeko, Illich-ek bi “balore” motaz hitz egiten digu (“...-balorea” vs “...-balorea”). Sakondu bi kontzeptu hauen inguruan eta saia zaitez hezkuntzari loturiko adibide bat jartzen.
Erabilpen-balorea: giza bizitzarako baliagarria  den gauza bateko erabilgarritasun naturala da, adibidez, hezkuntza sisteman sormena.

Aldaketa-balorea: erabilpen-baloreari lekua aldatzea du helburu, horrela, banakakoari autonomia kentzen die eta depedentzia sorrarazten die, adibidez hezkuntza sisteman, lan-mekanikoa eta errepikapenak sormenaren lekua hartu dute.

  • Zein da Illich-en iritzia eskolaren eta ikaskuntzaren artean? Noiz esan dezakegu gizarte bat “eskolatua” (sociedad escolarizada) dagoela? Eta, Illich-en arabera zer da eskola eta zer da egiten duena gure gizartearekiko?

Illich-ek esaten du eskola inbutu baten antza daukala zailtasunak jartzen dizkielako banakako desberdinei helburu berdin bat lortzeko eta erreprodukzioa lortzeko. Gainera, esaten zuen ikasleen kreatibitatea zikintzen zuela eskolak, heziketa monopolizatuz. Illichen ustez, eskolak, gizartea bitan sailkatzen duen instituzioa da, izan ere gutxiengo bat lan mundura heltzen dira eta parte handi bat marjinatzen da "enbutu" horren azkeneko atalera ez delako ailegatu.

  • Bizitzaren medikalizazioaren harira, Illich-ek hurrengo ideia azaltzen du:  “En una sociedad colonizada por la medicina, la experiencia de dolor se transforma: se vuelve un problema técnico, carente de significado personal y cultural, un indicador de la necesidad de consumir mercancías y no del sufrimiento como encuentro consciente con lo inevitable” (36 or.). Aurreko baieztapenak kontuan hartuz, nolako lotura bilatu dezakezu hezkuntza arloarekin?

Illichek baieztapen honen bidez “kontraproduktibitate” kontzeptua azaltzen du. Aurretik esan dugun bezala, kontraproduktibitatea aldaketa-baloreen inposaketa bat da, erabilpen-baloreen kaltea lortuz.
Kreatibitatea hiltzen ari gara eta memorizazioa inposatzen ari gara ikasleengan kontraproduktibitatea sortuz, izan ere, kreatibitatearen desagerpenarekin interesa eta zoriontasuna desagerrarazten ari gara.

  • Illich-ek adierazten du: “Hay un monopolio radical cada vez que la herramienta industrial priva de la libertad de hacer y atrofia las capacidades innatas de acción, como desplazarse, sanar y aprender. El monopolio industrial afecta a la imaginación del público: expande el supuesto de que la única manera de alcanzar cualquier objetivo es mediante el consumo de bienes y servicios.” (37 or.). Egoera honek bultzatzen du “profesio” zehatz eta hedatzera, zein da? Zer da burutzen dutena? Orain, zu, maisu/maistra izango zaren heinean, nola kokatzen duzu zure burua horrelako baieztapen baten aurrean?

Kontsumitzaile bihurtzen gaitu egoera honek, poza fisikoa bilatzera burutzen gaitu, hau da, kotxe pilit bat, roluex erloju bat... baina kentzen digu zoriontasuna bilatzeko nahia eta behartzen gaitu gehiago kontsumitzera.
Nire burua "erresistentzian" kokatuko nuke, egia da poza fisikoa txarra ez dela, baina nire ikasleei irakatsiko nien beste gauzen balioa ulertzea, hala nola, isilpenaren garrantzia, aisialdiaren garrantzia...

Comentarios

Entradas populares de este blog

Zer dira edukiak?

Ikaskuntza kooperatiboa

PAIDEIA eskola librea