Paul B. Preciado



Eooo eoooo, kaixo guztioi, zer moduz zabiltzate? Ni ondo, ezkerrik asko galdetzeagatik. Gaur hitz egin nahi dizuet pertsona bati buruz, zehazki Paul B. Preciado-ri buruz, atzo klasean horretan ibili ginen eta.

Paul Beatriz Preciado filosofo feminista bat da, oso ezaguna bere Queer teoria eta genero filosofiari esker. Ágnes Heller eta Jacques Derridaren ikaslea izan da.
Erlazionatutako irudia


Gure irakasleak elkarrizketa moduko bat jarri zigun eta honi buruz hausnarketa txiki bat egingo dut.
Gauza asko nabarmendu ahal dira Paul.ren iritziren inguruan.

Lehenik eta behin nabarmenduko nuke bere ideia nortasun sexualari buruz, berarentzat homosexualitatea eta heterosexualitatea ez dira existitzen eraikuntza politiko/mediko/sozialak baitira, hortaz, nortasun sexuala ere ez da existitzen.
Paul-ren iritziz gorputza desnaturalizatu behar da, berarentzat dena testu bat da, gorputzak baita.
Haren pentsamoldearen barruan, askatasuna asmakizun bat da, ez baita existitzen.

Niretzat hauek izan dira idei garrantzitsuenak eta horiek nabarmendu izan nahi ditut.
Hau guztiaren ostan galdera bat utzi du airean, guk erantzun dezagun: Zein da eskolaren papera gorputzen normalizazioan?

Nire ikuspuntutik, eskola normalizazioaren gailu bat da, eta hau dela eta hain garrantzitsua da filosofia moduko irakasgaiak berridaztea, kanon desberdin bat eratu dadin.
Eskola sozietatearen ispilua da, hezkuntzan ikusten dena, sozietatean islatuko da, eta aldrebes.

Beraz oso garrantzitsua da umeak eskolan aske hezi behar direla, ezberdintasunik gabe, gero beldurra ez izateko haien benetako pasioak edo gustuak erakustean eta konpartitzean.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Zer dira edukiak?

Ikaskuntza kooperatiboa

PAIDEIA eskola librea