Kaixo guztioi, emen gaude berriz, Didaktikum blogaren post berrian, espero zuen gustokoa izatea, niretzat oso gai interesgarria landuko dugu. <3 Gorputzaren inguruko tailerrari bukaera emateko gure irakasleak PAIDEIA eskola librearen inguruko bideo batzuk ipini dizkigu, hauek ikusi eta gero guk horren inguruko iritzia sortzeko. Eskola batean pentsatzen dugun bakoitzean burura etortzen zaigu eredu finko bat, non gorputz estatikoak daude haien pupitreetan eserita, isiltasunez eta irakaslearen nagusitasuna nabarmentzen da, baina ez da beti berdin. Badaude zenbait eredu eta mugimendu idei hauen kontra doatenak, berritzaileak sustatuz eta anti-autoritarismoa defendatuz. Eskola anarkistei buruz ari naiz hitz egiten, eskola libreak. Pentsatzen duzun baino eskola gehiago egiten dute apostu sistema honetan, ikasketa ezanguratsua landu dadin. PAIDEIA eskola librea sortu da. Honek gestio-autonomia dauka, eta hortza ez ditu irakasteko forma tradizionalak erabiltzen, solidaritat...
Comentarios
Publicar un comentario